XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Duela zazpi-zortzi ehun urthe, Bachenabarreko zazpi baronia handietarik bat zen, Nafarroako erregeen meneko eta Akizeko bizkundeen eskupeko.

Ez giniakike chuchen noiz ez nola erori zen Lukuzeko jaunen eskuetarat.

Hamahirugarren mendean, Gaillard, Akizeko aphezpikuaren eta Amanieu, Amikuzeko diakre-nausiaren baimenarekin, Piarre-Arnaud II Lukuzekoak ibar-pea eskaini zion Nicolas, Lehuntzako abadeari, ibar-gaina beretzat idukitzen bide zuela.
Ibarra bi zathitan ezagutu othe du Landibartar zaharño hunek?

Emaitza hori da, Landibarrez liburu zaharrek aiphu duten lehen goiti-beheitia.

Bere arbasoen berri zakikeen Piarre-Arnaud jaunak; bethidanik gizon gose eta gogorren omena zuten Lukuzetiarrek.

Umeetan, heien odolak ez othe zukeen khalda bera?.